2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

EÑAUTEN URTEBETETZEA

Eñautek larunbatean 4 urte bete zituen. Egun horretan bere etxekoekin ospatu zuen eta oso ondo pasa zuela kontatu digu.Guk ikastolan gaur ospatu dugu. Bizkotxo goxoa ekarri digu eta kandelei indartsu putz egin ondoren den dena jan dugu.Goxoa zegoen benetan!
Zorionak Eñaut !!!!!!!








2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

AMALURREN URTEBETETZEA

Gaur Amalurrek lau urte bete ditu. Goizero bezala poz-pozik etorri zaigu ikastolara baina gaur bere urtebetetzea dela eta bizkotxo eta guzti. Berak lagundu omen dio amari egiten eta hori ziurta dezakegu bizkotxoa egiteko erabili dituzten osagai guztiak primeran adierazi bait dizkigu.
Zorionak Amalur!!!!!