2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

MUSIKA GELAN KANTUAN

Hori da kantatzea hori¡ ARTIXTAK


Gure laguntxoa ere hemen duzue: Ez du kabirik egiten, beti ezkutatuta dabil eta lehen aldiz entzuten dugunean...begiratu patrikan ea dirurik badugun. Hala bada, urte osoan ez zaigu dirurik faltako.

2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

UDANEK 4 URTE BETE DITU

Gaur, apirilak 11, gure Udanek 4 urte bete ditu. Hori ospatzeko bere amarekin egindako txokolatezko bizkotxoa ekarri digu ikastolara. Gogotsu kantatu ondoren bizkotxo guztia jan dugu. Goxoa zegoen benetan! Zorionak Udane eta egun ona pasa!!!!!!


2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

LIHER ETA GOIATZEN URTEBETETZEAK


Gaur oporretatik bueltatu eta Liher (Ninbe bere bixkiarena ere) eta Goiatzen urtebetetze egunak ospatu ditugu. Goiatzek atzo bete zituen 4 urte baina guk gaur ospatu dugu berarekin. Liherrek gaur bete ditu 4 urte eta poz pozik etorri da berak eta amak egin duten bizkotxoarekin. Hamaiketako ederra egin dugu bizkotxo guztiekin. Zorionaaaaaak!!!!!!!